We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

A Bask Tribute to Yanka Dyagileva

by EGUN BELTZAK

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

1.
LURRETIK GORA OINAK ALTXA Zelaiak uzta itxaron zuen Itsasoak barealdia Iragan ustela hasi zen Denbora ur fidel zingiratsua da Bigirakoa, bigirakoa Goiztiriari itsatsia Erratza belar bila abiatu zen Lanbroak errekatik labaindu ziren Xaboia zikinkerian urperatu zen Ta bainu guztia izorratu zen Goazen ba jokua jolastera Bat, bi! Lurretik oinak altxa Lorpenak dituena, hura hilko da Gelditzen dena, ergela Iruzurtua inozoa Iruzurtua inozoa Lurretik gora oinak altxa Lurretik gora oinak altxa Lege bidezkoenak korapiloan Hasierako burua lotzen du Hautsi arte sokatik tiraka Moztu ala ez moztu, ezin da ulertu Munduaren amaiera Eta profezia inozoa Benetan dago ziurtatua Egiaztatua, dena egokitua Ipuin hutsetan bezala Funtsa betetzen genuen, entzunez Buruak erritmoan mugituz Kea sabaierantz botata Soilik ipuin huts bat da Ta bere amaiera okerra Tartalok denak hil eta jan ditu Iruzurtua inozoa Iruzurtua inozoa Hegazkin ilunean ostikoka Gomazko eguzkitxoari martxan Lurretik gora oinak altxa Lurretik gora oinak altxa Udaberriak erabakita Aizkora izena hartu zuen Ibaia abenduan lasaitu zen Goizez tiro bakarti batez Zelaiak uzta itxaron zuen Itsasoak barealdia
2.
EGUN BELTZETAN Egun beltzean begi mozkor, zulodun eskuen dantza Biga jausi, launa eseri, zortzina zirkulutik at Gurpilpean, hiru hizkira asfaltupean agurra Buru ero burrunba isilean Izerdi hotza zirkuluan jausten da Burdin zaldi, kolore isil, gomazko harrak ilaran Hasberrientzako atrakzioa, zirkuluan zaldiak hegaz Kaleidoskopioak ostots egiten ispilu okerrekin bat Gurpila arin doan heinean Hiru ta zazpi kartetan bipiak bufanda jan du Zezena euliak astinduz sartu zen ba filminan Bilarreko bolak hautsi aurrez aurreko talkan Bina zatitan, Zabalgunean, Espazioan, bere iskinetan Erakusleihoen zati atzean gala jantzi zapiak Lera irristailupean iruzur okel gordina Leiho atzean loroak kapeletik tren txartelak Ateratzen Ondoko zubira Leiho gabeko helikopteroan Buru ero burrunba isilean Gurpila arin doan heinean
3.
LEGEDI BEREZIA Ezpain okerretan, sator betazaletan, Gaitz orokorrean Begi konbergituetan, malkoak sinistu gabe, Hondar garraiagailuan Eskuak gogoraezinik, makilaren dardara, Ohol okerra deika Zirritu ondoan nago, xaiaren takoipean Sarrera ondoan arraultza edo hitz latz bat zegoen Musua okertzen dut Ametsa dardarika, masoi jaioberria Nirekin bat kantuan Hegodun haizeak urrun-etik haitzak argituz Belar laztanak hemen Horretarako da ba Barruti berezia, (e)rregimen berezia, legedi berezia Konboia orbainean sar, leihoa velar erantsiz Gudara garamatzate Heroia donetzen da, formazio irekian, Goazen! Herri! Gudara! Etsaiak hilko dira, botak ipini gabe, Burua barkatu gabe Heriora garamatzate Horretarako da ba Barruti berezia, (e)rregimen berezia, legedi berezia
4.
ERREINU ERDIA Ni erreinu erdirako gelditzen naiz Zortzi metro lur hiru bederatziren Herio kontrajarrien irlan Iazko lastozko kupulak Ni erreinu erdirako gelditzen naiz Harriak koroan, bi begi lehor Sagu isats irristakorra Kale txakurraren bostgarren hanka Ni erreinu erdirako gelditzen naiz Udaberriak zigortuko nau Ate joka itzuliko naiz Eskua luzatuz, elurra eskatuz Ni erreinu erdirako gelditzen naiz Borroka, ulu, atabal, irrika gabe Laborategiko giltzak zelatan Banoa, goiztiria Ene garondoan goiztiri arnasa Igo ezazu besaburua Eskuaz agurtzen da goiztiria Ni erreinu erdirako gelditzen naiz Ni erreinu erdirako gelditzen naiz Ni erreinu erdirako gelditzen naiz Ni erreinu erdirako gelditzen naiz
5.
TRENBIDETIK Goazen! Elkarrekin trenbidetik Eser gaitezen langetan bidegurutzetatik Gure haize beroa tximinitako ke beltza da Gure gida argia semaforo argitxo horia Ondo badoa ez gara kaiolan sartuko Prest gaude bi segundutan lurrazpian sartzeko Gure gainean makina grisak pizten doaz Lohiztatu nahi ez zutenak eramanaz Lortu ezkero trenbidetik katamarka jarraitzea Zuk zerua ikusi, nik berriz lurra zure orpoetan Itzuli ezkero kapel urdinak ez badaude Gure jantziak sutan behar ditugu erre Hartzen bagaituzte ez esan trenbide osteraz Krimen, eskizofreniaren sintoma berria Erretratutik irribarrez “Burnizko Felix-a” Larregi izango da, hau da gure zigorra Bidezkoa trenbidetik ibiltzeagatik Bidezko zigorra trenbidetik ibiltzeagatik Hilko gaituzte trenbidetik ibiltzeagatik Zu ta biok trenbidetik ibiltzeagatik
6.
BELAUNERAINO Belauneraino gaude zuen ahotsetan Sorbaldan zuek gure ileetan Ukondoraino daude sabeletan Leporaino nago leku hondatuetan Azido zirriztada krudel azpian gaude Zuek mailu hotsen azpian Egunkari horrien itzalpean daude Ni berriz burniaren zirrikituan Zuek zaudete gure gainean Amiltzen den murru atzean Beso, begi, bihotzen gainean daude Ni haien, zuen, gure eztarrietan
7.
ADIMEN HANDIAZ Adimen handiaz soilik nahaste eta gartzela Adimen eroaz ubide eta erretenak Arima ederraz soilik zorri eta oilaurrak Amodio unibertsalaz aurpegi odoldua Haizezko maindireak goiz ihintzaren gainean Ideia antzuetatik, gonbidatu soingabera Mahai jarrietatik, buru hautsietara Ate itxietatik, piztia ehortzietara Bidearen ondotik egan satelite beltza Berak babestu, soleitu eta atseden emango digu Gauaren hegal dunbotsu, mahai borobil inguruan Txuri beltz afixan “Hey, tankea piztu” Elkartu herria zentzu gabeko talkara Gure eldarnioei buruz kontseilu orokorrera-a-a Borondateak finkatuz amaiera absurduan Eseri eta isildu, behatz kolpeak mahaian Beraz, adimen handiaz soilik nahaste eta gartzela Adimen eroaz ubide eta erretenak
8.
BIDEAN TXANPON BAT Bidean txanpon bat, eskuak goraka Norbaitek listu egin zuen hondarrean Zeuretzako hartu denentzat irits dadin Bideak lotu, aizkoraz moztu Guda hauts korapiloa izan daiteke Haizean hartu, hegapean eraman Inori ez eman, ertzean lurperatu Gainean harritxo bat jarrita Karrusela dabil, orduko bira bat Berri kakatsuak, udaberria heldu da Goibel zaude edo ez, eztandarik ez Hiltzen, lurpetzen, goibeltzen, ahazten duzu Korrika nenbilela ito, erori nintzen Hormigoizko hesitik elurra ikusi nuen Han hemen basoan, mamua bezala Ateruntz bota zen zure burua Zoru eta iskinak mihiz garbituak Gaua pasatzera sartu egin nintzen Goizeraino eldarnioz infernuan amiltzen Goizez deabruekin amildua nintzen Nere masailean antzar odola da Ziria da badakit, ez edan, ez kanta, Ez gurutz, ez bihotz, ez mendeku itsu, Erail, ehortzi, goibeldu, ahaztu Euriak lehen pentsamendua ureztatzen du Bidexkak urtu, gurutzatu gara, aizu! Iluntasunean dena berdin da Ez nazu gogaitu aurrezka gaude eta Alproja aurpegia, zure aitarenean Ez kontatu aita, dena igaroko da Alaba ilarak biluzten, eratzaten, Erail, ehortzi, goibeldu, ahaztu Begiak enbor marretatik presaka Aurpegia bueltakaharri ta oinatzetan Belarra ezkutatuz zulo araka ezinean Dena ahaztu, zelatatu eta lotara joan Kai dizdiratsuan eguzki argia Sustraigabeko baso,hondo gabeko ate Belaun tolesetan ikara errautsak Egurrezko lore hobien gurkeran Begiak enbor marretatik presaka Aurpegia bueltaka harri ta oinatzetan Belarra ezkutatuz zulo araka ezinean Dena ahaztu, zelatatu eta lotara joan
9.
SU ITSUGARRIA Heldu gabe ezin harrapa, heldu gabe ezin lapurtu Esfortzu gabe ezin zauritu, inor ez izorratu Nere abesti hau ez duzu itoko Nere abesti hau ez duzu hilko Etxea erre, hark ez du ikusi Etxea erre, zitalak ez daki Mundo hontan jaio dela Norbaitena da ardura Su itsugarria, itzal ez dadila Su itsugarria, itzal ez dadila Kaletik iraulika nere malkoez zaborra urtzen Gona berria urratuz isilarazi ninduten Aintza herri langile handiari Garaitezin herri ahaltsuari Etxea erre, hark ez du ikusi Mozkortuta joka egon da Hark ez du gogoratzen Nork iraindu zuen lehen Su itsugarria, itzal ez dadila Su itsugarria, itzal ez dadila Izartean isuri kantu, berogailu tutuan sartu Ttipi ttapa hankatxoekin gure lur ederretik Irri gorri indartsuz barrez eguzkia Su itsugarria, itzal ez dadila
10.
NYURKARENTZAKO KANTUA Zapiak luzatuz emaztegaiak Kartak bota, iskinetan gurutzeak Udaberrian poztasuna galtzea Perla zirtzilak ahaztuta bisitan Begietan, hauts bezala, argi xuria Belarrian, tonuz at, bertso xuria Zelaian, bufanda zahar, elur xuria Goizetan,nekez, amets xuria Zabaleran eme justizia bezala Negar hautsiz, isila balantzaka Hitz txiro, arrotz, besoetan bezala Buru gainetan jarritako oinak Katilu urratuan tea zaharra dago Aktu zaharrak ez aski hura edateko Argazkietan izar eta ametsak Nola leike dena hain ederra Iragan dena oroitzen dudana Isatsaz katuak erratza pasa Kognak-a ekarri zuen ezkongaiak Zer den zer azalpenen artean Leihopean dagoena bota ezazu Gaueko hotza Obi-ren atzetik dabil Zure eguzkitxoaz maizago oroitu Ez da ba Haizea adarra hausten duena Hotsik ez du egiten zuhaiztiak
11.
HARTZA ATERA DA Zuloan suziaren suak hanka erretzen Bi begi txiki bukaera seinalatzen Bi hanka bizirauteko, hortz eta atzaparraz Korri seme, esaiek bihar egun berri bat dela Hartza ehizara atera da, txakurren usaina gerturatzen da Baso urrunen atzetik eguzkia garaiz Laki, sare, zarta, txakurren kateen dizdiraz Egurrezko zubian korritzea zaila da Azal zartatuaz, orru eta ikara Hartza ehizara atera da, txakurren usaina gerturatzen da
12.
B5 Saldua 03:36
SALDUA Komertzialki arnasten, nazio arrakastaz Aurpegi fotogenikoa harrian hautsi Gizalegez eskatu, begietan ikusi Zorionak zuri! Oh saldu da ene heriotza Saldu da Barrenak apaindu, paretan zintzilika Sabai karratuen geometria hautsiaz Makur adreilu, paper margotuaren aurrean Etxerik gabeko itzala Oh saldu da ene itzala Saldu da Harian nabil hasperen mugimenduan Eroriko naiz oholtza amaitzerakoan Oin azpi, gurpil azpi, mailu astun azpian Mailuaren errua Oh saldu da ene heriotza Saldu da Koloredun semaforoa alaiki keinuka Abestia urrun hegaz haizearen aurka Poz gaitezen ostegun bero edo euriaz Bizi gaitezen Oh saldu da ene heriotza saldu da Komertzialki arnasten, nazio arrakastaz Aurpegi fotogenikoa harrian hautsi Gizalegez eskatu, begietan ikusi Zorionak zuri! Oh saldu da ene heriotza Saldu da
13.
B6 Armiarmak 01:52
ARMIARMAK POTOAN Armiarmak Paretatik begira Hildako euli begiekin Zirkuluan korrika Aldeetatik irristaka Armiarmak Irteeraren bila Goruntz igotzearen nahian Bata bestea janda Ahoan Kristal hautsia Armiarmak Bizirauteko nahian Zirrikituetatik Argia ikusi nahian Eulia hegotik atzemanaz Armiarmak Zeruari begira Akabera ordu erdian Indarrak agortuaz Gure denbora amaitu da Armiarmak Haizetik betierara Gure denbora amaitu da Armiarmak Gure denbora amaitu da Armiarmak
14.
KLASEZ KANPOKO ELEMENTUAK Klasez kanpokoentzat da lehenengo ilara Faboredun klasea dena ikusi beharra Bizia gartzela da eskola lehen urtean “Komsomol-an” onartuko dituzte zortzigarrenean Hamar urtetara semaforo bat keinuka Horian bi minutu euriaren azkenera Lurrazpiko tunelean esker bihurgunea Lurrazpiko tunelean farolak itzaltzen dira Hesi artean, mendeetako hilotzetan zehar Ekaitz, urte ta gurasoen lanean zehar Tiroak, eztandak ta hustasunean zehar Bi minutugatik kilometroa jauztea Arantzadun punten, liderren begi gainean Han, euri malkoengatik hildako hotzikara Mundu zaharra eraikitzeagatik zigorra Lurrazpiko zuloen infekzio izatearena Klasez konpokoentzat da lehenengo ilara Faboredun klasea dena ikusi beharra Bizia gartzela da eskola lehen urtean “Komsomol-an” onartuko dituzte zortzigarrenean

about

Luze da Yanka Dyagilevaren grabazio batzuk lehen aldiz entzun nituenetik, soinu kaskarrekoak ziren, interpretazio traketsekoak, baina ahots batzuetan ezti, batzuetan horrek, barrunbeetatik ateratako sentimendu sakonak helarazi zizkidan, nahiz hitzak ulertzerik izan ez.

Errusiera ikastea erabaki nuen orduan, Yankaren olerkiak inongo bitartekaririk gabe irakurtzeko eta hizkuntaren bidez kulturan murgiltzeko asmoz, nire kabuz ezin izango nuela onartu arte, Yankaren poesia konplexua baita. Sakona, hizkuntza aberatsekoa, non barneko sentimenduak, siberiar kulturako ipuinak, garaikide zuen sobietar batasuneko berezitasunak edo samintasun garratza nahasten diren maisutasun handiz.

Ozotopo anitz izan dituen elkarlan luzea izan da.
Batetik testuak itzultzeko eta aztertzeko, sobietar garaia bizi izan zuten idazle eta historialarien laguntza eta elkarlan ikaragarria ezinbestekoa izan da. Testuak esaldiz esaldi eta osotasunean aztertuz.
Ordea, zentzukoa denez, euskaratzeko orduan, ezin izan dira testuak hitzez hitz itzuli, kantuen puntuak eta metrika gordetzeko, jatorrizko zentzua duten hitz sinonimoak edo esaldi parekideak erabili direlako.

Bestetik, ekoizpenerako baliabideak oso xumeak izan dira, baina irudimenaren eta maitasunaren labean gauza ederrak sor daitezke emeki eta goxo.

credits

released February 2, 2022

Aitor Perez: Instrumentazioa, musika eta testu moldaketak, itzulpenak, grabaketa, nahasketak.

Eneritz Furyak: Ahotsak, testu-zuzenketak, azaleko tipografia, maketazioa.

Petar Bakardzhiev: Itzulpenak, testu azterketak, azaleko margolana.

Nevyana Syarova: Itzulpenak, testu azterketak.

North London Factory-n masterizatua Daniel Husayn-en eskutik.

Milesker anitz bat Valen eta Irrintzi Diskak, Armin eta Campary Records, Yepes eta Malmai Rekords, Teodoro eta Asociación Contradicción, Maka, Marta eta Skizo Diskak eta Höhnie Records-i disko honen kaleratzea gauzatzeagatik.

Proiektu hau 2015 eta 2022 urteen artean burutu da.

LP White
LP Black

license

all rights reserved

tags

about

EGUN BELTZAK Irun, Nigeria

contact / help

Contact EGUN BELTZAK

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like EGUN BELTZAK, you may also like: